XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTEKO BERRIAK. Joan dire

Zenaturrak eta deputatuak joanak ditugu Parisetik, bakhotcha bere eskualderat.

Ez dire berriz elgarretarat bilduko, helduden urtharrilaren hamahiruan beizik.

Beraz hoik bederen emanen daukute bakhea, bortz aste hautan.

Ochala luzekiago oraino egoiten balire kampoan; ezen, barne hartan, ez daukute len tzarrik beizik egiten.

Aurthen, bertze urtheetan baino goizago barraiatu zaizkigu.

Zenaturrak bereziki joan nahituak ziren lehenbailehen, urtharrilaren lehen igandean baita hoitarik hainitzen erreberritzeko eguna.

Jadanik errana dautzuet, zenaturrak ez direla oro bethan erreberritzen, bainan bai andanaka: hiru urthe guziez, hiruetarik bat.

Oraikoan erreberritu behar direneri ez zaiote goizegi dutela, beren boz-emaileen sustatzeko, lausengatzeko eta agintzez hantzeko.

Deputatuek, beren azken bilkuran, haro puska bat egin dute.

Solasa zuten Humbert direlako ohoin handiez, bethi ezin atzemanak baitire.

Deputatu zenbeiten arabera, errech liteke hoien atzemaitea, ez balute adichkiderik polizako gizon handienetan.

Adichkide hoik kargutan dituzteno, deskantsuan dagode beren ihes tokian.

Justiziako ministroak - Vallé du jaun horrek izena - iherdetsi du: ez dela hori egia, eta Humbert jauna hola mintzo diren deputatuen adichkideetarik zela.

Hortarik hasi da kasaila bat gaitza.

Deputatu batek frogatu du gezurra diola jaun ministroak; ezen Humbert hori ministroen alde agertu zen deputatutzat hautatua izan nahi zuen aldi hartan; bainan churi bat nausitu zitzaion.

Hitz hoik entzutearekin, Coutant deitzen den deputatu gorrasta batek erran dio ministroari: Jauna, gezurti bat zare zu; lehenago ere, kausitu naizenean zurekin bilkura zenbeitetan, gezurrean atzeman izan zaitut.

Ez omen da haizu gezurra dion ministro bati gezurti bat dela erraitea; ezen, gorrien manuz, Coutant hori eman dute deputatuen bilkuretarik kampo zenbeit egunentzat, hola mintzatu delakotz ministroari buruz.

Bainan bertze deputatu bat ere eta hunek Syveton du izena hurbildu zaio ministroari, eta ukhamiloa sudurraren aintzinean emanez, erran dio: Bai, jauna, gezurti bat zare.

Ministroak urrundu nahi izan du eskuz, eta orduan biak kolpeka hasi dire.

Berehala bieri lagunak jin zaizkote, eta zenbeitek egin dute han kolpeka haitada bat ona.

Ez da ukhaldi tzarrik gerthatu, bainan bai uspeldura zenbeit.

Syveton hori ere kamporat eman dute, bertzea bezala.

Higuina

Irakurtu duzue, azkeneko aldian, zenbat diren fraideen ordenak, zoineri Combes ministro-nausiak ez bailuke nahi baimenik emaitea.

Nola baimen horren emaitea edo ez emaitea ez baita horren egitekoa, bainan bai, legearen arabera, deputatuena eta zenaturrena, jaun horrek, berak lan hori antolatu ondoan, behar izan diote igorri zenaturreri eta deputatueri zathituz.

Erran dezagun berehala, zenaturreri jin zaioten zathia arras ttikia dela: baimena galdatu duten hiruetan-hogoi-ta-bat ordenetarik, zazpi beizik ez.

Beraz lan guzia hurbil deputatuen eskuetan emana da.

Frantziatik khendu nahi lituzken ordena hoik oro jaun ministrook bi multzotan ezarriak ditu: multzo batean fraide predikariak, eta bertzean fraide eskola-emaileak.

Eta erraiten du luzeki, zertako zaion iduritzen ez direla behar, ez batzuek ez bertzeak, onetsi.

Huna zer erasten duen predikariez.

Fraideak arras nausituak direla herrietako elizetan, hainbertzetaraino non hango bereko aphezak arras esku pean baitauzkate, eliza hetan predikatuz eta kofesatuz nahi duten guzian.

Beraz erretoren eta bikarioen ona bilhatzen du bakharrik, fraide laukuke sinhets-arazi, erlisionearen herraz berzerik baduela, fraideeri hola jazartzeko.

Ez gaitezen aski zozoak izan uste izaiteko zinez mintzo zaikula.

Ederki irri egiten ahal zuen bere baithan, hitz hoik izkiribatzean!.

Huna orai zer dion eskola-emaileez.

Fraide hoien beharra ba omen zen lehenago, ez baitziteken bertzenaz atzeman errientik aski.

Bainan nola baita egungo egunean, hoitaz landa, aski errient, ez dugu gehiago hoien beharrik, eta ez dire utzi behar elgarrekin bizitzerat.

Erakuspen ederra emaiten dauku hor gure jaun ministro-nausiak: norbeiten beharra denean, artha ongi eta lausenga; bainan haren beharrik gehiago ez denean, eman kamporat, piltzar bat balitz bezala, deusen acholarik gabe.

Basa herri zenbeitetan ere, holahola egiten omen da.

Ministroak erraiten dauku berak, zertako ez dituen fraide hoik eskola-emailetzat nahi: beren buruen jabe ez direlakotz.

Orai eskola-emaileak behar omen du izan egiazki bere buruaren jabe.

Eta nor dire bere buruen jabe egiazki diren gizonak?.

Fraideak, ez; bainan bai errientak.

Errientak beren buruen jabe! Ah! Ah! Ah!....

Galda zozuete bada bereri, eia hori egia den ala gezurra! eia ez dauden bethi beren aitzindarien aitzinean ikharan, hoien nahi guziak egin beharrez, beren karguaren atchikitzeko.

Noiz arte Combes ministro-nausia trufatuko othe zaiku hola jende cheheaz?.

Oraino hau!

Okhaztagarri zaiku bethi mintzatzea Combes horren itsuskeriez; bizkitartean ez gauzke hau oraino erran gabe.

Badakizue nola Conseil d`Etat delako jujeek ihardetsi izan duten: aphezpikuek ez dezaketela zenaturreri eta deputatueri izkiriba, bertze frantses guziek bezala; beraz gaizki ibili direla egun hoitan, noiz eta ere orok bethan izkiribatu baitute zenaturreri eta deputatueri, othoizteko onets detzaten ala fraideek ala serorek egin diozkaten galdeak.

Erran dautzuegu, azkeneko aldian, Combes horrek egin-arazi diotela itsuskeria hori Conseil d`Etat hortako jujeeri.

Holako tzarkeria bat ez zelakotz aski, huna oraino zer egin duen berak: gobernamenduak zor dioten paga khendu diote aphezpiku hoitarik hiruri, hiru hoik bertzeen buru zirelako estakuruan.

Badire orai zazpi aphezpiku beren pagak khenduak dituztenak.

Ez da nehoiz holakorik ikhusi Frantzian, eliza guziak hetsi zirenean beizik.

Handik eta hemendik

Espainian, ministro berriak dituzte: churiak oraikoan, lehenagoko gorrasten orde.

Agian zerbeit onik eginen dute, horko asalduren geldiarazteko!.

- Badute preso hartua gizon bat, zoinak baitio anarchistek igorria dela Ameriketarik, errege gaztearen hiltzeko.

Hainitzek uste dute gizon hori erroa dela, eta ez anarchista.

- Greziako leihor edo urarte ttipi batean, baziren bi mila eta bortz ehun arima.

Pikota lotu zaiote, eta, nola ez baitzuten chertorik nahi, bi mila eta bortz ehun hoitarik izurrite horrek hil-arazi ditu bi mila eta hamar.

Erakuspen ona hori guzientzat.